XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOHN : Ongi, ongi. Gau osoan edango dut zure lepotik, horrela jarraituz gero.

GAZTEA: Ez dakit. (Garagardoa mahai gainean utzi eta poltsa lurrean kokatu du)

Uste dut tranpa egin didazula joko horrekin...

(Bat-batean, argia joan da)

Hara! Zer dugu?

JOHN: (Garagardoa mahai gainean utzi eta kandela piztu du) Cuatrojulioko kohetekin batera amatatzen dituzte argiak.

Edo uztailaren lauan, zuk diozunez.

(Aulkian eseriz) Kontuz! Ez isuri garagardoa.

Bizitza honetan hiru gauza menderatu behar dituzu: edaria, dadoak eta...

(Etenaldia)

Mila kaka zahar! Ez naiz akordatzen hirugarrenaz.

GAZTEA: (Aulkian eseriz) Uste nuen Renon argiak ez zirela inoiz itzaltzen.

Ezta uztailaren lauan ere.

JOHN: Hori kasinoetan bakarrik. (Eskua alkandora barruan sartu eta hatz egin du) Hau hazkurea!

Berriz ikusi nahi duzu cicatriza ala? (Zerrenda gorrixka bat erakutsi dio gazteari alkondara azpian)

GAZTEA: Istorioa kontatzen ez badidazu...

JOHN : Sano izutuko zinen.

GAZTEA: Min ematen dizu?

JOHN : Ez dio ardura.

GAZTEA: Elkoko jaialdian ikusi zintudan harria jasotzen.

Lan gogorra, batez ere zahar batentzat.

JOHN : Esku-pultsuan jokatuko nizuke eta erraz irabazi ere.

GAZTEA: Uste handia duzu zeure buruaz, ezta?